2016-04-05

* Euskal Herriko Erdigunea



Pagoen artean ibiltzen
Elurrarekiko ilargiaren paisaia?
Trekuko gailurrean
Zaldia, ez duzu aurpegi onik!
Ibilaldiaz gozatzen
 * Kaixo Mendizaleak, berriro 
    hemen gaude.
    Pasaden igandean eguraldia
   tregoa txiki bat eman zuen eta
   prestatu genuen ibilaldia egin ahal izan genuen. Egun hauetan egin zuen eguzkiak elur kantitate asko urtu zuen eta horrek lagundu zigun ere. Data arazoagatik, lehen aldiz ibilaldi hau egin genuen Aste Santu oporretan eta hori asko nabaritu zen jende asko ez zelako etorri. Eguna egokia zelako ibiltzeko eta mendia eder zegoelako pena izan zen egia.
Oier elurretan jolasten
Pista elurrik gabeko zegonez gero, bidea hasi genuen San Migeltxoren Goniko batzuei bi km-ra dagoen ermitatik. Pagadi politetik gabiltza eta handik gutxira lehen arrapalak igotzen hasi ginen Trekuko gailurrera iritsi arte. Gero belardietatik, haitzen artean, gabiltza elurra zapalduz eta harekin ere jolastuz. Haizea bezala indarrarekin putz egiten zuen, sakonune txikia aurkitu genuen eta babestuta gosaldu genuen eta handik gutxira gure norakora irtsi ginen.
Lezitza igotzen
Euskal Herriko Erdigunean
  
Kakalardoa babesten


Nartzisoak
* Argazkiak guri leku polit honetan atera ondoren, bi taldetan banatu ginen. Oskar guraso
   batzuekin Lezitza haitzera igo ziren eta umeak Miguel eta Titoekin joan ziren autoetarantz.
   Ia 12kilometroren ondoren ibiliz, ermitara irtsi ginen autoak genituen tokian eta arropaz
   aldatzen ginen bitartean beste taldea agertu zen eta gailurretik ikusten ziren bista zoraga-
   rriak kontatu zizkiguten. Gero Burlataranz joan ginen Axularera bazkaltzera eta indarrak
   berritzeko. Igande honen ibilaldiak asko eman zuen. Asko gozatu genuen paisaiarekin, saiek
   utzi zuten zaldiaren hondarrak ikusi genituen, kakalardo pilotagilea babesten zen ikusi 
   genuen....
    Benetan, joatea merezi izan zen.                                               aio....
Track


No hay comentarios:

Publicar un comentario