2013-10-19

* Gure lehenengo urteurrena

Kaixo irakurleok:
 Urte bat bete duenean Ermitaberri mendi taldearen blogak, esker anitz eman nahi dizuegu guztioi,  zuen bisita kopuruak (4000 baino gehiago), animatzen gaituelako honekin jarraitzen
 eta hobetzen; baina, guztion artean, aipu berezia egin nahi dugu Xabi Maiza mayorentzat, 
 bere lana ezinbezteko abiapunta izan zelako bloga martxan jartzean. Hala ere, denon
 kolaborazioak dira garrantzizkoak eta haiek mantenduko dute hau bizirik; beraz, zuen      argazkiak, komentarioak,e.a., biziki eskertzen ditugu.
  Gure partetik, hobetzeko asmotan, berehala izango da posible ibilbideak GPS-n deskargatzea
 familian, bakarka, lagunekin..., nahi den bezala, egin ahal izateko txangoa.
  Eta, noski, euskaraz egingo dugu, hau baita gure seme-alabek Ermitaberrin duten 
 komunikazio hizkuntza, eta konpromezu horrekin jarraituz, blog honen bidez ekintza     mendizaleei buruz zerbait irakurtzeko parada eman nahi diegu.   
        
          IKUSI ARTE!!!!!!!!!!!

5 comentarios:

  1. Anónimo09:57

    ZORIONAK! ETA AURRERRA

    ResponderEliminar
  2. Oskar22:41

    Zorionak Tito. Lan oso polita egiten ari zara. Segi aurrera. Mila esker.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mila esker baina, denen artean egiten ari gara

      Eliminar
  3. Anónimo19:18

    Aupa Tito , gure Guru, lan bikaina eta ordainduezina, Aupa Ermitañoak
    Mikel

    ResponderEliminar
  4. Mila esker baina, gustuko tokian aldaparik ez

    ResponderEliminar